GABONAK

URTEKO GARAIRIK BEREZIENA ATE JOKA DAUKAGU!

AZAROAREN 4TIK 9RA

Aurten, Gabonak eszenatoki minimalista eta magiko batean ospatuko ditugu. Argitasunarekin eta berotasunarekin betetako giro ezin gozoagoa, zure momentu berezienak harrapatzeko.

Saioak data mugatuetan, beraz, ez galdu aukera! Horrela, zure argazkiak garaiz prest izango dituzu data seinalatu horiek zoriontzeko.

gabonak, navidad, zumaia

AUKERAK

  • 1. aukera, 140€ > 6 argazki digital online deskargatuta.
  • 2. aukera, 240€ > 8 argazki digital online deskargatuta, berdinak errebelatuta eta 8 postal edo 4 mahai egutegi eta guztia kaxatxo batean emango dugu.
  • 3. aukera, 280€ > 15 argazkiz osatutako 20×20 neurriko album digitala. Online ere 15 horiek entregatuko ditugu. 

Oparitzeko eta apaintzeko beste ideia batzuk

Detaile hauek eskatzeko derrigorrez goiko hiru aukera horietako bat hartu behar da lehenengo.

KAXATXOA

8 argazki errebelatu
8 postal

128€

ALBUMA

15 argazkiko albuma bere fundatxoarekin

140€

KARPETA

10 argazki 15x20an errebelatuta 
Linozko karpetatxoa

100€

ERREBELATUAK

0,50€etik aurrera

STANDUP

15€

ENMARKAZIOA

50€

BOLATXOA

12€

GILTZATAKOA

12€

Ohiko galderak

Zein adinetarako gomendatzen da saioa?

Dagoeneko eserita dauden haurtxoekin hasi eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatzen dugu.

Zein erropa mota jarriko dugu sesiorako?

Edozein kolore dator ongi eszenatoki honetan baina logo handiak eta kolore oso biziak beharrean kolore suabe eta pastelagoak politago geratzen dira.

Lehengusuekin egin ditzakegu argazki hauek?

Saioak familia-nukleoekin egiteko diseinatuta daude, anai-arreba ez den edozein haurrekin baldin bazatoz bi saio erreserbatu beharko dituzu jarraian. Modu honetan familia bakoitzak bere paketea izango du eta lehenengo saioaren eta hurrengoen artean aterako ditugu elkarrekin argazkiak.

Nola/noiz egiten da erreserba?

Lehen bait lehen erreserbatu zure txanda! Horretarako 618667980 edo goizargazkiak@gmail.com-era idatzi iezaiguzu zure datuak eta zein aukera egin nahi duzun idatziz eta libre dauden egun eta orduak esango dizkizugu. Gogoratu plaza mugatuak direla!

Nola aukeratuko ditut argazkiak?

Argazki sesioa egin eta egun batzuetara zuenzat prestatutako bildumako lotura eta pasahitza bidaliko dizkizuegu. Bertan zuen argazki gustokoenak aukeratu ditzakezue.

Zenbat argazki emango dizkiguzue?

Aukeratu duzun “paketearen” arabera. 6, 8 edo 15 emango dizkizugu baina gehiago nahi izanezkero galeria osoa hartzeko aukera ere badaukazu.  
Galeria osoaren prezioa: 60€

× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?