ESTUDIOAN EDO NATURAKO TXOKOREN BATEAN

 Haurtxoen argazki sesioak

 Zure txikiaren etapa bakoitza bakarra da. Altxor bat da hain azkar igarotzen diren une hauen oroitzapena betirako gorde ahal izatea, bere irribarre gozoa edo maitemintzen zaituen begirada xalo hori argazkietan betikotzea.
JAIOBERRIAK
7 HILABETETIK AURRERA
2-10 URTE BITARTEKOAK
JARRAIPEN SAIOAK

Estudioan

    Jaioberri eta hilabeteko haurren sesioak estudioan egitea gomendatzen dizuet. Azken hauek oso saio azkarrak dira, zeinetan bi edo hiru atrezzo-konposizio sinple ezberdinen bitartez, zure haurra dagoen bezala harrapatzen saiatzen naizen. Nahi izanez gero, gurasoekin eta anai-arrebekin ere argazkiak aterako ditugu.

Naturaz gozatzen

Urtebetetik aurrera berriz, haurrek askoz ere mugimendu gehiago behar izaten dute, hau estudiotik kanpo lorten dugu; Aire librean eta argi naturalarekin lagunduta, txikiak jolasteko, korrika egiteko eta esperientzia dibertigarri gisa bizitzeko aske sentitzen dira.

Estudioa + natura

Jarraipen saioetarako berriz, bi aukera dituzue. 3 sesioak estudioan egin ala lehenengo biak estudioan eta azkenekoa, urtebete duenean, kanpoan, gehien gustatzen zaizuen txokoren batean.

Prezioak

ESTUDIOAN EDO NATURAZ GOZATZEN

    (+/- 4 hilabetetik aurrera)
  • 6 eta 12 hilabete bitarteko haurtxoak. Saioa eserita daudenean egitea gomendatzen dugu, baina oraindik lau hanketan ez ibiltzea.
  • 45 minutu inguruko saioa.
  • 15 argazki digital entregatuko ditugu USB batean.
  • Argazki gehiago edo denak hartzeko aukera dago.

240€

Jarrapen saioak

Etapa bat aukeratzea zaila egiten bazaizu, ondorengoa proposatzen dizuegu:

4-5 HILABETEREKIN

Haurtxoak buruz behera jarri eta bere buruaren pisua aguantatzeko gai denean.

8 HILABETEREKIN

Eserita bakarrik mantentzeko gai denean, baina oraindik lau hanketan ez dakienean.

12 HILABETEREKIN

Nahiz eta batzuk oinez ez ikasi zerbaiti helduta tente egoteko gai direnean.

1. irudi digitalak

  • 4 – 8 eta 12 hilabetetan egindako sesio motzak (30 minutukoak)
  • Sesio bakoitzeko 10 argazki aukeratu behar dira. Argazki gehiago erosteko aukera ere badago.
  • Azkeneko sesioa egin ondoren entregatuko dira 30 argazki USBan (sesio bakoitzeko 10).
  • Aukeraketa egiteko galeria pribatu bat prestatuko zaizue.

460€

2. irudi digitalak + albuma

  • 4 – 8 eta 12 hilabetetan egindako sesio motzak (30 minutukoak)
  • Sesio bakoitzeko 10 argazki aukeratu behar dira. Argazki gehiago erosteko aukera ere badago.
  • Azkeneko sesioa egin ostean aukeratuko dira albumean jarriko ditugun argazkiak, guztira 30 (sesio bakoitzeko 10).
  • Aukeraketa egiteko galeria pribatua.

595€

Ohiko galderak

Noiz egiten dira?

Zuk nahi duzun momentuan egin daitezke baina bat aukeratzen jarrita, esertzen diren momentua aukeratuko nuke. Hori 6, 7 edo 8 hilabete inguru dituztenean gertatzen da eta bere aurpegitxoa definituago izateaz gain inguruko estimuluez ohartu eta gure hitzei jarraitzeko gai dire. Honek espresio desberdinak ateratzen dizkie.

Noiz erreserbatu behar dut sesio mota hau?
Sesioa egitea gustatuko litzaizukeen momentua baina hilabete lehenago.
Anai-arreba eta familiarekin argazkiak atera ditzakegu?

Noski! Eta gainera %100 gomendatzen dizuet.

Zer eraman behar dut horrelako sesio batera?
· Haurrak txupetea edo panpin kuttunik erabiltzen badu, ekarri, lasaitzen lagunduko dio.
· Txikiarentzat 2-3 erropa aldaketa. Puntozko body, pelele eta petoak beti geratzen dira ondo.
· Argazkiak anai-arreba edo gurasoekin ateratzea nahiko bazenute, kolore-tonalitatek kontuan hartzea garrantzitsua da. Ez dakukazue berdina jantzita joan beharrik baina armonia bat beharrezkoa da.
Kolore neutroak eta estanpatu suabeekin asmatuko duzu.
Jantzien inguruan zalantzak baldin badituzu WhatsApp bidez bidal diezazukezu zure proposamena eta lehenbailehen erantzungo dizut.
NIRE TXIKIAK 1 URTE BAINA GEHIAGO DITU BAINA SESIOA ESTUDIOAN EGIN NAHI DUT
Arazorik gabe! Argazki sesioa kontratatzeko momentuan komentatu iezaidazu eta nola egin dezakegun aztertuko dugu. Ez dira hain sesio naturalak izango baina zihur zerbait polita ateratzen dela!
ARGAZKIAK GURE BASERRIAN EGITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE

Edozein lekura joan naiteke! Zumaia bertan ez da desplazamenturik kobratuko baina bestela  0,50€/km izaten da. 

Albuma egiteko aukera badaukat?

Bai, noski!
Material eta neurri desberdinetakoak daude. Jarri gurekin harremanetan eta dena erakutsiko dizugu.

Momentu magiko hauek harrapatzea nahi duzu?

Denbora oso azkar pasatzen da eta momentu batzuk iheskorregiak dira. Ez pentsatu bi aldiz eta hasi orain zure haurraren lehen asteak altxortzen.
× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?