NIRI BURUZ

Kaixo! Goizane naiz

Argazkiak dira gure oroitzapenen aliatu onenak, guretzat eta gure haurrentzat. Horregatik gustatzen zait izugarri erretratuen argazkiak ateratzea.

Jaioberri, familia, ezkontza,… edozein momentu da ederra zuen arteko maitasuna islatzeko, horretarako nirekin kontatu dezakezue 😉
Gustoaren arabera sesioa naturaz gozatzen ala estudioko pribatutasunean egin dezakegu, zure esanetara naukazue.

Zerbait gehiago jakin nahi baduzu:

Betidanik gustatu izan zait irudia eta artearekin zerikusia duen guztia, baina urtebetetze batean oparitu zidanen lehenengo kamera digitala izan zen nire deskubrimenturik ederrena. Inguratzen ninduen guztian zerbait ikusten neun, batez ere eraikin zaharretan, kolore eta forma berezietako ateetan, kale estuetan,…oraindik ere joera handia dut horrelako lekuetan argazkiak egitea.
Aurreraxeago paisaien argazkiak egitera pasa nintzen eta pixkabat beranduago, 18 urte bete berritan, Au Pair moduan igarotako urtebetean ikusi nuen benetan haur eta familien momentuak transmititu nahi nituela. Familia eta txikienen garai desberdinak jaso eta momentu bereziak betirako gordetzeko magia horren parte izan nahi nuen eta nirekin kontatzen duzuen guztioi esker horretan jarraitzen dut.

× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?